Bihotza irekitzeko landare onuragarriak

Aitor Errazkin 2025ko eka. 26a, 18:13

Gaurko "Naturaren botika" saioan, bihotza irekitzeko eta bizitzarekiko konfiantza berreskuratzeko landare onuragarrienak ezagutuko ditugu. Askotan, estresak eta emozioek gure bihotza itxi dezakete, eta naturak, bere jakinduriaz, lagundu diezaguke bide horretan.

Kronika honetan, sei belar sendagarri aztertuko ditugu: rosa, kakaoa, reishi onddoa, perla, schizandra eta polygala. Landare hauek ezagunak dira gure ongizate emozionala eta espiritualtasuna sustatzeko. Gure emozioak hobeto ulertu eta bihotza irekitzeko aholkuak jasoko ditugu. Horretarako beti bezala, Garbiñe Larrearekin hitzegiten dugu