Lou Cisnal, Amélie Delaunay, Elisa Picq eta Marine Postel dantzariek dute ikusgarria sortu, Adélaïde Darraspe ekoizpen lanetan aritu delarik. Kolektiboa eta ikusgarria bera modu aski magikoan sortu zirela dio Darraspek, sasoilari gisa ezagutu baitzuten elkar bostek, Euskalduna kanpingean, Hendaian.
Dantzari bakoitzak bere istorioa eta ibilbidea du, eta urtean zehar Europako txoko ezberdinetan ibiltzen da bakoitza, artetik bizi ahal izateko. Hala ere, esperientzia kolektiboaren bidez, lortu dute Gaua ikusgarria sortu eta fintzen. Ekoizle eta ikusle gisa, aldi oro bibragarria den lana da Adélaïde Darraspentzat.
Eszena ttiki, handi, areto edo kanpoaldean aritzen dira Ibawa kolektibokoak, publiko ororen aitzinean. Eta hain zuzen ere, kuriositatea eskatu die ikusleei ekoizleak, gaia unibertsala den heinean, Gaua ikusgarria edonorengana irits baitaiteke.