Prest dira Beran bestei hasiera emateko

Aitor Errazkin 2025ko uzt. 30a, 11:50

Berako herriko bestak abuztuaren 2tik 6ra izango dira, baina festa ostiralean, abuztuaren 1ean,txoznagunearen irekitzearekin hasiko da. Aurtengo egitarauan ekintza ugari prestatu dituzte: animazioak, kontzertuak, auzo jokoak eta Hiltzaile Kluba, besteak beste. Herritarrek elkarrekin parte hartzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Ohitura, elkartasuna eta aisialdia uztartuko dira egun horietan. Eider Molinero, Txoznaguneko partaidearekin hitzegin dugu. 

Abuztuaren 1ean hasiko dira festetako lehen ekintzak, txosnagunea 21:00etan irekiz eta 21:30ean presoen aldeko elkarretaratzearekin. Hurrengo egunean, gosari herrikoia egingo dute 10:00etan, eta 19:00etan hasiko da Zker elektrotxaranga, gauean Kilimak eta DJ Infernu ariko direlarik. Igandean, abuztuaren 3an, Bisai taldearen kontzertua izango da 23:00etan. Astelehenean, 4an, mozorro eguna ospatuko da auzo jokoekin eta Zaunka taldearen eta DJ Diskodeliaren emanaldiekin. Asteartean, Itzal erromeriak girotuko du arratsaldea eta gaua. Eta abuztuaren 6an, mutxikoak, Los Txingones de la Rencle eta Harat taldearekin borobilduko dira bestak.

EGITARAUA:

Ostirala, abuztuaren 1a

21:00 – Txosnagunea irekiera
21:30 – Presoen aldeko elkarretaratzea

Larunbata, abuztuaren 2a

10:00 – Gosari herrikoia
(Produktuak: xingarra, txistorra, xolomoa eta tortilla. Txartelak: 10 euro, Agaran salgai uztailaren 29ra arte)
Txupinazoa gosariaren ondoren
19:00 – Txosnagunearen irekiera arratsaldez
Zker elektrotxaranga
23:00 – Kilimak taldearen kontzertua
00:30 – DJ Infernu

Igandea, abuztuaren 3a

23:00 – Bisai taldearen kontzertua
Astelehena, abuztuaren 4a – Mozorro Eguna

16:00 – Auzo jokoak Frantxia Haltzuet Altzate plazan
(13 urtetik gorakoentzat. Izen-ematea Errekalden, Katakun, Purienean edo online uztailaren 29ra arte)
Auzo jokoak amaitzean – Merienda parte hartzaileentzat
19:30 – Zaunka taldearen kontzertua
Ondoren – DJ Diskodelia

Asteartea, abuztuaren 5a

19:00 – Itzal erromeria (1. saioa)
23:00 – Itzal erromeria (2. saioa)

Asteazkena, abuztuaren 6a

12:00 – Mutxikoak
19:30 – Los Txingones de la Rencle
23:00 – Harat taldearen kontzertua