Versum, musikadun garagardoa

Antxeta Irratia 2025ko abu. 6a, 10:00

Ostalaritzan, komertzial lanetan edota salmentan 20 urteko esperientzia baturik, garagardo marka propioa sortu du Mikel Llucia Irundarrak: VERSUM.

Erabakia hartzea zaila izan bada ere, emandako urratsaz harro eta ilusioz beterik abiatu du ibilbidea. Hiru garagardo mota kaleratu ditu VERSUM-ekin. Edabe, Ekia eta Oreka. Glutenik gabekoak hiruak gainera.

Ardoa dastatu eta iritzi bat emateko kultura egon badago Euskal Herrian, garagardoaz ordea, gutxik dute zer esanik. Gutxi baitira jaikintza bat dutenak horretarako.

Aparra artisau garagardo azokak abuztuaren 9an ospatuko du edizio berria. Hondarribiko Kasino Zaharrean, 12:00etatik aurrera, egun osoan zehar. Bertan izanen duzue VERSUM ezagutzeko aukera. Baina baita askoz gehiago ere. Bertaratzen direnek 10 garagardo artisau ezberdin dastatzeko aukera izango dute, Euskal Herriko eta Kataluniako ekoizleen eskutik. Edariaren ondoan, gastronomia, musika eta herri kirolak uztartuko dituen egitarau zabala prestatu dute. Jai giroa eta kalitatezko eskaintza uztartzeko hitzordu aproposa da.