Gaurko saioan musika sorkuntza kolektiboaz aritu gara. Musika bertze hainbat disziplina artistikorekin uztartua izan da. Bideogintza, argazkilaritza, diseinua, moda, edo eszenografia dira musikari baten izaera osatzen duten arloak. Horrela, hierarkiarik gabeko sorkuntza baten alde ere egin izan dute musikari garaikideek. Hartueman artistiko libre bat aldarrikatuz. Chill Mafia, Balming Tiger, Fauve edo Cutemobb dira artista kolektibo garaikide batzuk.