Ernaik eta Sortuk hispanitatearen eguna salatzeko mendi martxa antiespañolista antolatu dute

Aitor Errazkin 2025ko urr. 6a, 11:07

Irungo Ernai eta Sortu antolakundeek aste honetarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Larunbatean, aurkezpenak egingo dituzte Irun eta Hondarribian. Igandean, hispanitatearen eguna dela eta, mendi martxa antiespañolista antolatu dute. Adin guztietako jendeari dei zabala egin diete parte hartzeko.

Ernai eta Sortuk ekitaldi bereziak prestatu dituzte heldu den astebururako.Larunbatean, aurkezpenak egingo dituzte Irun eta Hondarribian.Hazia eta Muara kultur elkarteetan izango dira, hurrenez hurren 11:30ean eta 17:00tan.
Bertan, gazte antolakundearen azken urteetako jarduna errepasatuko dute.Era berean, datorren ikasturtea aurkeztuko dute.

Igandean, urriaren 12an, hispanitatearen eguna dela eta mendi martxa antolatu dute Ernai eta Sortuk.
Martxa Moskutik abiatuko da 10:00etan eta San Martzialera iritsiko da 12:00etan ekitaldi batekin.
Bazkaria, aldiz, 14:30ean izango da Hazia Kultur Elkartean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen honekin, faxismoaren aurrean idenpendetziaren aldeko aldarria erdira ekarri nahi dute. Espainiar estatu zapaltzailearen aurrean indarrak batzea dute helburu.Deialdia adin guztietako jendeari luzatu diete. Argi utzi dute ez direla espainolak, eta Euskal Herri aske, sozialista eta feminista nahi dutela.

Bazkariaren prezioa 10 eurokoa izango da.Txartelak Hazian bertan eros daitezke, tabernaren ohiko ordutegian.Erosketa bertan egiteko aukerarik ez dutenek Ernai Irun sare sozialen bidez edo kideekin harremanetan jarrita erosi ahal izango dituzte. Intolerantziarik izanez gero, Instagram kontuaren bidez idazteko eskatu dute antolatzaileek.