Amaia Miranda - gitarrista, ekoizle eta konpositorea da. Ttikitatik gitarra baten alboan, lotura sakona garatu du harekin. Horrela, bere abesti sinple baina unkigarriak sortzen ditu. Entzuleak unibertso lasai, eder eta sentikor batera garraiatuz.
Cada vez que te veo lo entiendo diska kaleratu berri du gaur bertan.
Los Sara Fontan - Sara Fontanen zirrara esperimentalak eta Edi Pouren energia polirritmikoak osatzen dute Los Sara Fontán. Ez dituzte diskak militantziagatik grabatzen: beraien espazioa zuzenekoa da, beti fisikoa, aldakorra eta inguruari iragazkorra. Industriaren ekoizpen sistematik ihes eginez.
Zuhaitzarekin Solasean - ROUGE ELEA
Zuhaitzapean elkartzeko gonbidapena. Ikuskizuna solasaldi poetiko batekin hasten da, eta honek gero musikari eta adarretan zintzilik dabilen dantzari bati uzten dio lekua. Une goxo, barregarri eta poetikoa.
Aro Berria - Irati Gorostidi.
Donostia, 1978. Ur-kontagailuen fabrika bateko langileak batzartu egin dira greba baten porrota eztabaidatzeko. Inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek fabrika utzi eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira.