Balentria egin du Maud Combarrieu korrikalari lapurtarrak La Réunion uhartean. Zazpigarren postuan bukatu zuen Diagonale des Fous izeneko ultra-trail proba famatua urriaren 16tik 19ra. 47 urte ditu pausuarrak eta irakaslea da Hendaiako kolegio batean.
Duela 22 urte bere lana La Réunion uhartean hasi zuen eta zortzi urtez ere han egon zen. Euskara ikasi berria du elebidunez irakasteko asmoz, eta elkarrizketa euskaraz egiteko aukera izan dugu berekin.
Kontatu digunez, 35 orenez egin zituen lasterketaren 185 kilometroak, bi gauez lo egin gabe. Maud Combarrieu.