ITSASONDOKO ESPERIENTZIAK ETA INGURUMENA

Aitor Errazkin 2025eko azaroaren 7a

Itsasondoko udalak 2010etik martxan jarri ditu hainbat ekimen basogintza autoktonoaren bidez kontserbazioa sustatzeko. ”Itsasondon ingurune naturalaren eta landa-eremuaren kontserbaziorako ekimenak” proiektuaren barruan, 2010 urtean, udalak hainbat lursail erosi zituen. Erosketa horien helburua udalerriko ondare naturalaren kontserbazioan lanean jarraitzeko aukerak emendatzea da, Udalak modu zuzenean gune horietan jardunez.

Ikusita herri honetan emandako pausoak Baso Biziak Plataformatik proposatu zitzaien BASO BIZIEN EGUNA antolatzea eta bere alkatea den Iñaki Aizpururen laguntzaz horrela egin genuen 2022ko ekainean. Lehen aldia izan zen egun hori antolatzen eta emaitza oso ona izan zen, bertatik bertara ezagutu ahal izan baikenuen, landaketa autoktonoak, berezko baso birsorkuntza, urmaela, mikorrizatutako ingurua, ahabien fruitu gorrien saila, zuhaitz bereziak, ibilbide ekologikoa, harbelaitz ustiaketaren ondareak eta abar luze bat.

 

Edu Zabala Garagartza

Dokumentua:                ITSASONDOKO ESPERIENTZIAK ETA INGURUMENA

Harremanetarako:        basobiziakplataforma@gmail.com 

Web orria:                     https://www.basobiziakplataforma.org/ 

Telegrameko kanala:    https://t.me/basobiziakplataforma 

Beste kanal batzuk:      Facebook, Instagram eta Mastodon