NafARTar - Nerea de Diego

Aitor Errazkin 2025eko azaroaren 7a

Nerea de Diego iruindarrarekin Arte Garaikidea ulertzeko pausua eman dugu. Bere ibilbidean sortutako obrak oroituz, Ama Birjinaren iruditegi erlijioso herrikoi batekin egin dugu topo.

Irudia: No sacred place/ Objetos portátiles. Nerea de Diego. 2013

De Diegoren lanaren funtsean, batik bat erlijiositate herrikoia dago, erlijio ofizialetik at dagoen bizipen erlijiosoa. Zenbait pentsamendu objetkuetan materializatzeko moduetan jartzen du arreta, baita aldare herrikoietan ere. 

Italiako aldare herrikoiek erakarri zuten Nerea. Batez ere jendeak Ama Birjinari utzitako ofrendak aztertu zituen: kandelak, loreak, janaria, harriak, panpinatxoak… Horrek instalazio anonimo bat osatzen du, paisaia eraldatzen da eta objektuak kargaz beteta daude.

Bertzalde, Ama Birjinaren irudi herrikoiak bilduz, eta oro har, bildumaren inguruko hausnarketen bidez, doktoretza egin zuen.

Zer da duina espiritualtasunean? Eliza katoliko ofizialak erran izan du zer dagoen ongi, baina Nereari norberak bere errituak sortzeko duen ahalmena interesatzen zaio, eliza katolikoaren arauetatik at.