Radio Kulturak 20 urte: herriari eta kulturari lotutako irratiaren ospakizuna

Aitor Errazkin 2025eko azaroaren 14a

Radiokulturak 20 urte beteko ditu aurten, eta urteurren berezia ospatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan. Horien artean, haurrei zuzendutako ipuin-kutxa berezi bat eta azaroaren 15ean Hasparrenen egingo den jaialdia nabarmentzen dira. Web irrati honek berrikuntza eta euskara sustatzeko konpromisoa uztartzen ditu, bi hizkuntzatan eskaintzen dituen eduki ugarien bidez  Mikel Etxebarria, radio kulturako koordinatzailearekin hitzegin dugu

Radio Kultura irratiak 20 urte bete ditu aurten, eta bi hamarkada hauetan euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanari esker, Euskal Herriko lehen webradio elebidun aitzindarietako bat bihurtu da. Duela pare bat urte, Antxeta Irratiarekin elkarlanean, AIRK DAB+ irrati digitala martxan jarri zuten, lurraldeko irrati-eskaintza aberastuz eta eduki berriak publiko zabalagoetara eramanez.

Urteurren borobil hau ospatzeko, irratiak proiektu ugari jarri ditu martxan. Horien artean, arrakasta handia izaten ari den “boîte à contes” edo ipuin-kutxa nabarmendu daiteke: robot itxurako bozgorailu horiak zazpi ipuin eskaintzen ditu euskaraz eta zazpi frantsesez. Euskararen transmisioa etxe askotan indartzeko sortutako egitasmo berritzailea da, eta Radiokultura-ren identitate sortzailearen sinbolo bihurtu da.

Baina urteurrenak badu bere unerik bereziena:
Larunbat honetan, azaroaren 15ean, Hasparrengo Chez Mimi tabernan egingo den jai handia. Bertan, irratiak zuzeneko baldintzetan saio berezia grabatuko du, bere kroniken aurkezpena, musika zuzenean, quiz-a eta “sari ugari” barne. Topaketa hau boluntarioei, entzuleei eta irratiaren lagunei eskainitako festa izango da, bi hamarkadako ibilbidea ospatzeko.

Gaur egun, Radiokultura Podbean plataforman, bere webgunean eta Antxeta Irratiarekin batera DAB+ bidez eskaintzen duen seinalean, AIRK irratian entzun daiteke. Eduki anitz eta zainduak –musika, literatura, osasun sexuala, pertsonaien erretratuak edo azken hilabeteotan gehitu dituzten radio novela-ak– sortzen jarraituz, irratiak bere lekua sendotu du euskararen sustapenean eta kultura hedabide independenteen ekosisteman.