Ayesha Siddiva Muhammad Bibi, Pakistanetik etorria eta Irunen bizi dena, Irun-Hondarribiko helduen hezkuntza zentroan ikasketak egiten ari da. Uhinak Koloretan irratsaioan kultur aniztasunaz, bizikidetzaz eta Euskal Herrian bizi duen eguneroko esperientziaz hitz egin digu, bere ibilbide pertsonala eta hemen aurkitu duen harrera kontuan hartuta. Bere testigantzak aniztasunak ekartzen duen aberastasuna eta elkar ulertzearen garrantzia nabarmendu ditu.