Uhinak Koloretan saio honetan Fils Gabriel Logui Penda izango dugu gonbidatu, Kamerundik etorritako partaidea. Bere bizipenak oinarri hartuta, kultur aniztasunari, elkarbizitzari eta Euskal Herrian izan duen egokitzapen prozesuari buruz hitz egingo digu. Filsek migratzaile izateak dakartzan erronkak eta ikaskuntzak partekatuko ditu, beti ere begirada baikor eta eraikitzaile batetik. Bere testigantzak aniztasunak gure gizartean duen balioa azpimarratzen du.