Hitzorduan parte hartu zuten: Monika Calvo Fernandez (Toki Alai ikastetxeko gurasoa eta sortu berri duten Altxa Burua taldeko kidea), Iñigo Gebara (Hirubide ikastetxeko irakaslea eta Hezkuntzan Librezale taldekoa) eta Maider Likona (Bikonet kooperatibakoa eta Teknofrekuentzia saioaren partaidea). Jardunaldian, pantailen eta teknologien erabileraren inguruko kezka, erronkak eta aukerak jarri ziren mahai gainean. Gurasoen, hezitzaileen eta komunitatearen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu zen.