Aurtengo edizioan Interneteko gobernantza izan da hari nagusia, baina azken urteetan bestelako gai oso interesgarriak ere landu dituzte: adimen artifiziala, datu-zentroak, burujabetza teknologikoa…
Gai horiek hautatzeko prozesua nolakoa den, zeintzuk diren ardatz nagusiak, edo beste modu batera esanda, halako jardunaldi bat antolatzeak zer helburu dituen galdetuko diegu gaurko elkarrizketan.