Ahapetik - Lodifobiaren aurkako ahotsak

Ahapetik - Maia Ruiz de Alda Laaksonen

Aitziber Zapirain, Aimar Lopez 2025eko abenduaren 9a

Urruñarra da Maia Ruiz de Alda, ingeniaria ikasketaz, musika sektoreko produkzio arloko langilea ogibidez. Bideopodcast honetara ahots ezagunak ekarri baditugu, eguneroko bidelagunei ere hitza eman nahi izan diegu, Antxeta Irrati inguruan ibili eta lodifobia pairatzen dutenei.

Elkarrizketatu gehienek bezala, bizitzako etapa gehienetan pairatu du lodifobia Maiak. Eta bere burua lodi oroitzen du, hala ez zen garaietan ere. Lan mundua, musika industria, medikuntza... denak dira normatibotasunak agintzen duen espazioak, eta hortik ateratzen diren gorputzak arrotz sentiarazten diren eremuak.