Txingudiko Zerbitzuen bulegoetako herritarrentzako arreta itxita egongo da gabonetan

Antxeta Irratia 2025eko abenduaren 17a

Irungo bulegoa abenduaren 22an itxiko du eta urtarrilaren 5ean berreskuratuko du zerbitzua, eta Hondarribikoak ez du zerbitzurik eskainiko Gabonetako egunetan zehar, urtarrilaren 5a barne. Garbiguneek ordutegi murriztua izango dute 10:00etatik 13:00era, eta argitu dutenez, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan ez dute ohiko hondakin bilketarik egingo. 

 

Txingudiko Zerbitzuek jakinarazi dutenez, Eguberritako jai egunak direla eta, jendaurreko arretan eta ohiko zenbait zerbitzutan aldaketak izango dira. Bezeroen arretari dagokionez, Irungo bulegoa abenduaren 22tik aurrera itxita egongo da, eta urtarrilaren 5ean berreskuratuko du bere ohiko ordutegia eta jarduna. Bestalde, Hondarribian Txingudiko Zerbitzuen Herritarrentzako Arreta Bulegoak ez du zerbitzurik eskainiko Gabonetako egunetan zehar, urtarrilaren 5a barne.

Era berean, jakinarazten da Arasoko eta Akartegiko Garbiguneek ordutegi berezia izango dutela egun horietan: goizez bakarrik egongo dira zabalik, 10:00etatik 13:00etara. Gainerako egunetan, ohiko ordutegiarekin jardungo dute.

Bestalde, hondakinen bilketa zerbitzuari dagokionez, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan ez dute zabor bilketarik egingo, ezta tamaina handiko hondakinen bilketarik ere. Hori dela eta, egun horietan hondakinak kalera ez ateratzeko eskaera egin du Txinzerrek.