Lesakako Udalak garai batean dantzaleku izandako Zambra eraikina erostea formalizatu zuen joan den abenduaren 22an. Guztira 79.731 euro ordainduko dizkio Aliseda Servicios de Gestión Inmobiliaria, Elkargi SGR eta Caja Laboral Coop enpresei. Eta behin eraikinaren jabetza eskuratuta, udalak au eraisteko lanak 2026ko lehenengo seihilekoan egitea aurreikusten du. Izan ere, uholde-arriskuen aurka hartu beharreko neurrien barruan kokatzen dute eraikin hau desagerraraztea.
Alde horretatik, erosketarako eta eraikina botatzeko lanak egiteko, Lesakako Udalak 400.000 euroko laguntza jaso du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentutik, hain justu, uholde-arriskuaren aurkako babesa eta egokitzapena eta ingurumenaren integrazioa hiriguneetan garatzeko. Horrela, udalbatzak lehen pauso garrantzitsua eman du herrian uholde-arriskua murrizteko.
Zambra eraikina diskoteka edo dantzaleku gisa 2002ko irailaren 13an inauguratu zuten, eta 3.600 pertsonentzako edukiera izan arren, arazo ekonomikoen ondorioz itxi zuen 2003ko abenduan. Hala ere, 2004 urte bukaera arte after bezala ere martxan izan zuten.