Hendaian eta Urruñan INSEE erakundeak errolda eguneratzeko lanak abiatuko ditu urte berriarekin. Hendaiak 18.102 biztanle ditu gaur egun, azken inkesten arabera. Eta Urruñako herriaren kasuan, aldiz, 10.594 biztanle. Horren arabera, behartuak dira euren biztanleen errolda eguneratzeko lanketa honetan parte hartzeko. Eta horretarako herrko etxeek teknikari erroldatzaileak kontratatzen dituzte urtero.
Alde horretatik, Hendaiako herriko etxeak gogoratu du, urtarrilaren 15etik otsailaren 21era bitartean, INSEE erakundearen izenean sei teknikari ariko direla etxez etxeko bisitak egiten. Eta zalantzak argitzeko 05 59 20 99 58 zenbakira deitu daitekeela. Argitu dute, era berean, erroldatzaile hauek INSEE erakundearen izenean eta herriko etxearen agiri ofizial eta identifikagarriak aurkeztuko dituztela.
Urruñan ere, urtero ausaz herritarren %8ari egokitzen baitzaio bere datuak eguneratzea. Horretarako INSEE erakundeko teknikarien bisita jaso dezakete herritarrek euren etxeetan. Ione Iosie, Urruñako herriko etxeko teknikariak oroitarazi duenez, 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan baitaezpadakoa da urteroko laginketa hau egitea, errolda eguneratze aldera. Eta gogoratu duenez, parte-hartzea garrantzitsua da. Gainera, etxez etxeko bisitekin bezala, norbere datu-eguneraketa egin dezake internet bidez modu erraz batean www.le-recensement-et-moi.fr helbidean.