Denon basoa

Baso jangarriak

Aitor Errazkin 2026ko urtarrilaren 23a

Baso primarioetan, baso jangarrien eta bestelako basoen arteko proportzioa zein izan zitekeen ez dakigu, dakiguna da gizakion interbentzioa ehiztari fruitu jale ginenean hasiko zela. Hortik aurrera ondoriozta dezakegu poliki-poliki ekosistema modu inkonsziente batean eraldatzen joango ginela, fruitudun zuhaitz eta zuhaizkak lehenetsiz, zainduz, ugalduz eta nekazaritzaren etorrerarekin espezien selekzioa eginez

Gerora, larreak sortzeko suteak erabili ziren eta, seguruenez, zuhaitz fruitudunen monolaborantzaren hastapenak, maila txikian. Baso jangarriak, bai sistema agroforestal batean integratuta zein hiriguneetan, elikagai segurtasunarekin lotuta dago eta gero eta gehiago aplikatzen hasi beharko garen sistema erresiliente bat da non gizakia saiatzen da ekosistema natural produktiboak eta bioanitzak errepikatzen.

Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza

Dokumentua:               DB38-Baso jangarriak

Harremanetarako:        basobiziakplataforma@gmail.com 

Web orria:                     https://www.basobiziakplataforma.org/ 

Telegrameko kanala:    https://t.me/basobiziakplataforma 

Beste kanal batzuk:      Facebook, Instagram eta Mastodon