Nafartar

NafARTar - Xabier Erkizia

Lizar Elexpuru 2026ko urtarrilaren 23a

Erkiziaren ustez, artearen helburuetako bat galderak egitea da eta ez afirmazioak bermatzea.  Izan ere dio garai batean bizi garela  non ulertzen dugun arteak afirmatzeko balio duela, eta ez galderak sortzeko. Hortaz, Xabier Erkiziaren artetik garatutako galdera anitzez hausnartzeko aukera izan dugu. Lesakarrak, adimenaren eta soinuaren bitartez, mundua jasotzeko eta hobeki ulertzeko duen gaitasuna ezagutu dugu.

Xabier Erkizia kazetaria da ikasketaz. Soinuekin lan egtitean edo soinuak jasotzean, badu kazetaritza egiten ari denaren sena. Aipatu bezala, zentzu zabalenean, mundua jaso eta hobeki ulertu edo ulertarazteko aukera ematen diolako, entzumenaren bitartez. Horren emaitza arstistikoagoa izateak ez dio kentzen kazetaritza sena hori. 

Erkiziak dio balio kultural guztia aditzetik heldu dela. Naiz eta mendeetan zear kultura idatzia ere garatu. Adibidez, bada zerbait euskaran, lotuta dagoena idatzi ez den kultura batekin.  Horrela, euskalduna jaiotzeagatik hori gainean daraman zerbait da. Munduko edozein txokotan lan egiten duenean bada horren bilaketa bat: idatzia izan ez den edo idatzia izateari uko egin dion zerbaiten bilaketa. 

Momentu honetan aditzea bada jarrera politiko bat Xabierrentzat. Keinu sinplea dirudien horrek balio digu hausnartzeko nor garen, nondik entzuten dugun; bertzearen gainetik, azpitik, zeharka, beldurrez…. Nondik entzuten dugun garrantzitsua da. Horren kontzientzia jasotzeak, automatikoki politikoki kokatzen gaitu.