Nafartar

NafARTar - Rig3l

Lizar Elexpuru 2026ko urtarrilaren 30a

Orion konstelazioko izar argitsuena da Rigel. Baita Yoni Salaberria goizuetarraren proiektu musikalaren izena. Mexikora eginiko bidaia batean izan zuen aukera Salaberriak musikarekin harreman estuago bat garatzeko. Bidaia hartako momentu ilun batean, musikak argitu baitzion bidea, izar batek egiten duen moduan. Lagun batek musika instrumentalak bidali zizkion, eta oinarri honen gainean, Yoni barreneko korapiloak askatzen joan zen. Gaur egun, Rig3l-en barne hausnarketa hauetara hurbildu gaitezke bere kantuak adituz. Musikaz gain, ilustrazioek eta animazioek osatzen dute Rig3l.

Rig3l - EZ GALDU (Bisualizerra)