TeknoFrekuentzia

Akats txiki infernu handi II

Aitor Errazkin 2026ko otsailaren 2a

Gaurko programan aspaldiko atal bat berreskuratu nahi dugu: akats txiki, infernu handi. Oraingoan, programaren haria adimen artifizialak sortutako akatsak izango dira. Izan ere, adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen den heinean, logikoa da akatsak ere ugaritzea; baina aitortu beharra dago horietako asko emaitzak zalantzan jarri edo egiaztatu gabe sinisteagatik sortu direla.

(aitor) Gaurko programan aspaldiko atal bat berreskuratu nahi dugu, akats txiki inpernu handi atala, hain zuzen ere. Kasu honetan programa honen haria adimen artifizialak sortutako akatsak izango dira. Adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen denean, logikoa da akats gehiago gertatzea, baina esan behar da baita akats asko adimen artifizialak emandako emaitzak konprobatu gabe sinisteagatik izan direla.

(maider) Bai, eta pertsonalki deigarria iruditzen zait. Ni ikastolan nengoenean ikasi nuen kopiatzen, baina ondo kopiatzen ze astakeriak edo asmatutako gauzak kopiatzen baldin baditugu segituan agerian geratzen da gaizki dagoela. Ondorioa garbia da: ezin da kopiatu eta pegatu EZER itsuan, konprobatu behar da esaten duguna egia den ala ez. Eta gezurra dirudi Zuzenbide, Kazetaritza edo mota horretako ikasketa unibertsitarioak egin duten pertsonek oraindik halako akatsetan erortzea. Baina datuak argiak dira: 2025ean 800 salaketa egon ziren adimen artifizialak asmatutako sententzia edo artikuluak benetazko bezala aurkezteagatik. Kasu hauetan egin ez diren epaiketak agertzen dira, edo bestela legearen testuan existitzen ez diren artikuluak benetazko bezala. 

(aitor) Kontutan eduki behar da abokatuek beraien idazkietan azaldu behar dutela zertan oinarritzen dituzten beraien eskaerak: hau da, ze legeetan oinarritzen diren, edo epaile batek iadanik hartutako erabakiren batean oinarritzen diren... Beraien idazkiak erreferentziaz josita egon behar dute. Adimen artifiziala lan hau egiteko primeran dago: eskatu ahal diozu sententzia zehatz baten antzekoak diren sententziak bilatzea eta 5 minututan emaitza emango dizu. 

(maider) Egia da, eta horrek ordu asko aurreratzen dizkizu. Beste lan bat transkripzioak dira, esandako guztia idatziz utzi behar da eta adimen artifizialak audio bat hartu eta testu bihurtzen badizu zuk egin behar izan gabe ba primeran dago, hori bai, audio hori transkribatzeagatik kontsumitu behar den argindar eta ur kontsumoa ez badugu kontutan hartzen noski :) Eta hemen berriz ikasle nintzeneko garaira itzuli nahi dut: egindako lana, entregatu baino lehen errepasatu behar da eta ikusi behar da ongi eginda dagoen ala ez. Adimen artifizialak artikulu batzuk esaten baditu, 5 minututako kontua da konprobatzea ea egia den ala ez. Eta hau edozein tokitan aplika daiteke.

(aitor) Maila gorenean jarriko dugu Panamako politikari bat: Gabriel Solis jauna, Asanblada Nazionalean diskurtso bat irakurtzen zegoela, bukaeran ChatGPTk ematen dituen gomendioak diskurtsoaren zati bezala irakurri zituelako. Eta ez hori bakarrik, irakurri ondoren diskurtsoa  bukatu eta bideoa ikusita badirudi ez dela konturatzen zer esaten ari den, lasai asko bukatzen du. 

(maider) Pasada bat da benetan. Ni beste egunean Euskadiko kooperatiben legean bazkideen betebehar eta eskubideak zeintzuk ziren jakin nahi nuen, eta cahtgptri galdetu nion. Hark 38. artikulura bidali ninduen, baina legea eskutan artikulu hortan ez dator ezer eskubide eta betebeharrei buruz, asanbladak nola arautzen diren agertzen da. Itsuan adimen artifizialak esandakoa kopiatu izan banu gaizki egongo zen. Ondo egiten duenean adimen artifizialak lana kentzen du, horrela ez daukazu zertan lege osoa irakurri behar, baina azkenean legea irakurri behar izan nuen, beraz ez nuen denborarik irabazi. hau da kotxea hartzea bezala lehenago heldu ahal izateko eta atasko batean sartu.

(aitor) Entzun da baita futboleko entrenatzaile bat adimen artifizial gehiegi erabiltzeagatik kaleratua izan dela, edo Nature bezalako aldizkari zientifikoan adimen artifizialarekin sortutako artikulu edo erreferentziak ere publikatu izan dira, adibideak kontaezinak dira.