(maider) Badirudi aurten behin baino gehiagotan hitzegingo dugula gai honen inguruan. Estatu espainolean ere antzeko neurria aprobatu berri da, eta irailetik aurrera, Iparralden bezala Hegoalden adinez nagusiak garela demostratu beharko dugu. Beti bezala, badirudi debekuak soilik erabil daitezkeela gauzak egiteko, hau da, gazteei sarbidea debekatzearekin arazoa konponduta. Eta hori ez da horrela, denok dakigu zer gertatu zen pasadan mendeko 20. hamarkadan alkoholaren debekuarekin Estatu Batuetan: alkohola kontsumitzen jarraitu zen lege lehorra martxan zegoen bitartean. Horrez gain alkohola modu ilegalean saltzen zenez intoxikazioak, mafiak eta abar ugaritu ziren.
(aitor) macron presidenteak esandakoaren arabera "gure seme alaben emozioak ez dira salgai egon behar, ez estatu batuetako plataformentzat ez txinatarrentzat ere". Helburu hau buruan neurri sorta definitu da, besteak beste sare sozial batzuetarako sarbidea murriztea eta mugikorrak ikastetxeetan erabiltzea debekatzea.
(maider) Programa honetan noizbait komentatu dugun bezala, arazo honen oinarrian multinazional hauen menpekotasuna dago. GAFAM edo GAMMA bezala ezagututako 5 multinazionalek (google, meta, amazon, apple, microsoft) interneteko zerbitzu eta azpiegitura gehienen jabe dira. Microsoft eta Apple 90. hamarkadakoak direla pixkat aparte utzita, beste hirurak 20 urte baino gutxiagotan munduko enpresa dirudunenak bihurtu dira. Rockefeller, Borboiak eta 20. mendeko enpresa aberatsenei aurreratu diete 20 urte baino gutxiagotan, eta hori lortu dute gure bizitza pertsonalak manipulatuz. Nik ezin diot aurpegia atera hain kapitalista den enpresa bati, pertsonen eskubideak alde batera utzi eta diruagatik edozein gauza egiteko prest dagoen enpresa bati, nahiz eta debeku honen kontra egon. Debekuek soilik ez dituzte arazoak konpontzen, baina eskuin muturraren altabozak eta jendearen eskubideei muzin egiten dioten enpresei mugak jartzen baldin bazaizkie, ni, pertsonalki ez dut negarrik egingo, argi eta garbi. Gaztetxoen osasun mentalari buruz hitzegiten da, nagusiei inolako eraginik eragingo ez balio bezala. Grafika batean eskuin muturraren gorakada eta sare sozialen erabilpen masiboa denboran zehar jarriz gero, ikusten da biak paraleloan doazela.
(aitor) Bai, askotan hitzegin dugu multinazionalen dependentziari buruz, adibidez hezkuntzan, edo administrazio publikoan. Estatu frantziarrean mugimenduak egoten ari dira, libreoffice erabiltzen hasiko dira besteak beste. Badirudi pentsamoldea aldatzen ari dela, ulertzen hasi dela zer nolako dependentzia sortzen duten multinazional hauek. Estatu bat bere subirautza bultzatu nahi badu subirautza teknologikoa ere bultzatu behar du.
(maider) Eta bazen garaia :) Zu imaginatu herri guztietako udaletxeetan Estatu Batuetako funtzionarioak daudela, hola esanda astakeri hutsa dirudi, baina gero begira jartzean konturatzen zara datuak driven daudela, webguneak aws zerbitzaritan... beraz irudi hori ez dago hain urrun. Horrez gain, jendeak uste du Instagram edo TikTok plataformak libreak direla eta adierazpen askatasuna dagoela eta hori ez da egia. Plataforma horiek jabetza daukate eta jabetza horrek erabakitakoa publikatu edo zentsuratuko da. Soilik 2025eko azken hiruhilabetean 7amleh palestinarren eskubide digitalen alde lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundearen arabera 1000 salaketa baino gehiago egon dira Metaren aurka, palestinarren aurkako gorroto mezuak zabaltzeagatik eta aldeko mezuak zentsuratzeagatik. Sare sozial komertzialak lorategi pribatu batekin aldera daitezke: oso politak baina beti dago lorazain bat, eta berak erabakiko du zer dagoen eta zer ez eta erabaki horretan pertsonek ez daukate inolako hitzik ez iritzirik.
(aitor) lege honen aurka entzun diren ahotsen artean legea sinplista dela, eta gazteen digitalizazio eskubidearen aurka doala esaten da. Kontutan eduki behar da baita euskal gazteen komunikazio kanal nagusia Instagram dela, beraz neurri honekin komunikazio kanal nagusirik gabe geratuko liratezke.
(maider) Hala da, egindako inkesta baten arabera, Instagram da informazioa edo lagunekin hitzegiteko erabiltzen den tresna nagusia. Horrek esan nahi du gaztetxoek dopamina sorrarazteko algoritmo baten menpe daudela, eskuin muturreko diskurtsoak pagatzen dutenen erakusleiho dena eta jendea engantxatuta egoteko erabiltzen dituen teknikak erabiltzen dituena. Gaztetxoak hor egotea nahi dugu? gauza bat da digitalizazio eskubidea defendatzea, eta persona guztiek sareetara konektatzeko eskubidea eduki behar dute, baina ze preziotan? sare sozial hauetarako sarbidea defendatzean tauromakia bezalako tradizioak defendatzen duten pertsonak bezala jartzen gara?
(aitor) Badirudi sare sozial hauek gabe gazteek eta kolektibo zaurgarriek komunikatzeko bide nagusia galduko zutela eta gazteen isolamendua handitu dezakeela. Programa honetan behin baino gehiagotan alternatibak daudela aipatu ditugu, adibidez fedibertsoko sare sozialak, mastodon, peertube eta abar. Lege honek nola eragin diezaioke?
(maider) Galdera ona :) Irakurritakoaren arabera estatu frantziarrean sare sozial konkretu batzuei eragingo die neurri hau, beraz ezin da jakin informazio hori eduki arte. Baina fedibertsoa ez da sare sozial monolitiko bat, hau da, ez dago dena enpresa baten menpe. Fedibertsoa talde ezberdinek osatzen dute, beraien artean adosten dutenak norekin hitzegin eta norekin ez. Kasu honetan sare sozial pilo bat bezla ikus daitezke, ala ez. Eta eztabaida hau ez da berria, programen kodearekin antzeko eztabaida egon izan da. Programa bat fidagarria izateko enpresa batek sinatu behar du, baina software librearen kasuan ze enpresak sinatzen du? Bolondresak, enpresak eta erabiltzaile ezberdinen artean sortu den programa bat baldin bada nor izango da programa horren arduraduna? Mastodonen kasuan adibidez, instantzia bat sortzen bada marrazki bizidunei buruz hitzegiteko adinez nagusia zarela demostratu beharko da sartzeko? ala aldrebes? agian 16 urtetik gorakoei ez zaie sarbiderik emango? agian jende heldurik gabeko guneak sor daitezke :)
Nola jakin zein den pertsona baten adina?
Zer da eduki desegokia? nork hartuko du erabaki hori eta ze oinarrirekin?
Goazen lagunok
VPN eta juniper saltatu