GAZTEAK ON lehiaketa martxan da berriz ere

Aitor Errazkin 2026ko otsailaren 20a

Egitasmoa “Mugaz gaindiko herritartasun-proiektuak – Ideiak 2026” programaren barruan kokatzen da.Helburua gazteen artean elikadura osasuntsu eta jasangarria sustatzea da.Aurten 30 taldek parte hartuko dute, bakoitzak bere bideoa aurkeztuz.Oihana Galardi, Labore Txingudiko kidea eta Gazteak ON egitasmoaren koordinatzaileareakin hitzegin dugu

GAZTEAK ON lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundia-k antolatutako “Mugaz gaindiko herritartasun-proiektuak  "Ideiak 2026” programaren barruan dago. Egitasmoa Bidasoaldean elikadura burujabetzaren arloan lanean ari diren hiru erakundek sustatzen dute: Labore Txingudi, Maia Permaculture eta Hendaia kooperatiba.

Lehiaketaren helburua gazteen artean bertako, ekologiko eta osasuntsu elikadura sustatzea da. Aldi berean, eskoletan egiten diren proiektuak ezagutarazi eta ideia berriak garatzeko aukera eman nahi du. Talde bakoitzak bideo bat aurkezten du, bere proposamena azaltzeko.

Aurten 30 taldek parte hartuko dute. Iazko edizioan, 2025ean, 14 taldek aurkeztu zituzten euren bideoak. Lanek elikadura jasangarriaren inguruko hausnarketak eta proposamenak bildu zituzten.