Bihar, otsailaren 24an, Ficoba kolorez, motorren burrunba hotsez eta elkartasunez beteko da. Aurtengo Twing Raid ekimenean parte hartzen duten 450 Twingo autok kontrol teknikoak eta administratiboak pasatuko dituzte, goizeko 7:00etatik 11:30era bitartean. Eta 11:45ean irteera ofiziala emango zaie Marrakechera (Maroko) bidean.
Hau dela eta, Ficobako aparkalekua itxita egongo da otsailaren 24an, asteartean, goizean zehar. Eta aparkalekua egun bereko 16:00etatik aurrera egongo da berriro erabilgarri.
Lasterketa solidarioa
Guztira, 900 parte-hartzaile baino gehiagok 4.000 kilometro egingo dituzte Twing Raid ekimenaren barruan. Abentura eta konpromiso soziala uztartzen dituen rally solidarioa da honakoa, eta irteera bereziki ikusgarria izango dela iraharro dute antolatzaileek. Izan ere, 450 ibilgailu batera abiatuko dira Ficobako kanpoko aparkalekutik. Horietako Twingo koloretsu asko egunean zehar ikusi ahal izan ditugu Bidasoaldeko errepideetan.
Bihar Ficobatik behin abiatutakoan, 10 egunez parte-hartzaileek elikagaiak eta oinarrizko higiene produktuak eramango dituzte Marokon banatzeko, Restos du Coeur ekimenari esker. Gainera, 500 ikasle baino gehiagorentzat eskola-materiala ere daramate euren auto txikietan. Horietariko gehienak raid lasterketak egiteko egokitual daude, zenbaitzuk 4x4 motako suspentsio et gurpilekin.