Euskal Herriko Bilgune Feminista, nazio mailako erakunde feminista abertzalea da. Maila nazionalean ez ezik, tokian toki ere antolatzen da eta, eta hala, berriki sortu berri dute Baztan Bidasoako Bilgune Feminista taldea. Taldearen aurkezpena egiteko zein aliantzak sortzeko espazioa bermatzeko batzar feminista eginen dutela iragarri dute. Martxoaren 13an izanen da, 19:00ean Baztango Gaztetxean. Ondotik merendu goxo bat prestatuko dute elkarrekin jateko.
Zonaldean badaude talde feminista ugari dagoeneko, baina feministak eskualde mailan elkartuta jardunen dira Baztan Bidasoako Bilgune Feministan.
