Euskal Herriko gehiengo sindikalak, martxoaren 17rako greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko helburuarekin. Deialdiaren bidez, soldata minimoa 1.500 eurokoa izatea proposatu dute aurten bertan, langileen bizi baldintzak hobetzeko eta aberastasunaren banaketa justuagoa lortzeko.
Deitzaileen arabera, neurri horrek 165.000 pertsona pobrezia egoeratik ateratzeko aukera emango luke. Horregatik, mobilizazio sozial eta sindikal zabala antolatzen ari dira datozen egunetan, herriz herri informazioa zabaltzeko eta grebaren aldeko babesa handitzeko. Aratz Alzaga Oarso-Bidasoko LAB sindikatuko kidearekin hitz egin dugu
Datozen hitzorduak:
Martxoaren 4a: Greba batzordearen bilera irekia.
Palmera Montero Gunea 18:00
Martxoaren 6a: Greba orokorreko Gazte komite informatiboa.
Hazia elkartea 18:00
Martxoak 17: Manifestazioa.
Pio XII plaza 12:30
Martxoak 17: Eskualdeko manifestazioa.
Mendeluko biribilgunea 18:00