Labiaga Ikastolako ataria goizero-goizero haur mordoaz betetzen da, pozik, ikastolako bertze egun baten zain. Palestinan ordea, ikastetxeetako atariak suntsituta daude, eta haurrek hala nola beraien kanpamenduetan ikasteko irudikatu ere ezin dugun esfortzua egin behar dute. Horregatik, Labiaga ikastolako haurrek, beraien adinekoak diren haur hauek izaten dituzte gogoan. Maitasun eta elkartasun keinu txiki baten bidez. Ortzegunero arratsaldeko 16:30ean ikastolako atarian elkartuz.
«Gure haurrak ere badira» mugimendu eta manifestuarekin bat egin du Berako ikastolak. «Sarraski honen aitzinean ezin dugulako isilik egon» eta «Palestinaren borroka justizia unibertsalaren aldeko borroka delako, baita giza eskubideen eta herrien eskubideen aldeko borroka ere bai»