Dunboako baranda ballet barra bilakatuko dute igandean eskualdeko dantza klasikoko eskolek

Koldo Nausia 2026ko apirilaren 14a

Igandean, apirilak 18, Irungo eta Hondarribiko zortzi ballet dantza eskolek urteroko agerraldia egingo dute Dunboako kanalaren barandan. Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ehunka dantzari elkartuko dira 12:00etatik aurrera jendaurreko saioa eskaintzeko. 

Apirilaren 29ko Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, urtero bezala, Irungo eta Hondarribiko dantza akademiak kalera aterako dira. Azken urteetan ohitura bilakatu den moduan, eskualdeko ballet eskoletako dantzari txiki eta handiek agerraldia prestatu dute Irungo Dunboa auzoko kanalaren barandan. Espazioa agertoki irekia bilakatzen da egun batez, eta dantza klasikoa herritar guztiengana heltzeaz gain, ehunka dantzari elkartu ohi dira, baranda balleterako barra bilakatuz. 

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak aditzera eman duenez, aurtengo ekitaldia apirilaren 18an ospatuko dute 12:00etatik aurrera. Aurtengo edizioan, eskualdeko zortzi akademia eta dantza eskolek parte hartuko dute: Miren Gomez Dantza Studioa, Irungo Udal Dantza Eskola, Elena Echeveste Dantza Estudioa, Juncal Dantza Studioa, 22 Academy, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Pilar Peña Dantza Eskola eta Basque Ballerina By Amaia Leiza.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da txikienekin. Eta ondoren, 12:20ean gazteek baranda dantza agerraldia egingo dute. Helduek itxiko dite saioa 12:45etik aurrera.

Irudia: Miren Gomez Dantza Studioa