Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du liburuaren egunaren harira

Aitor Errazkin 2026ko apirilaren 17a

Parte-hartzaileek itsasargi bat ardatz duen istorio laburra sortu beharko dute.
Lanak apirilaren 19a baino lehen bidali beharko dira. Helburua sormena sustatzea eta itsasargien inguruko istorioak piztea da. Iñaki Garcia, Euskadiko itsasargien lagunak elkarteko kidearekin hitzegin dugu

Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du, Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz. Parte-hartzaileek itsasargi bat ardatz duen istorio labur bat idatzi beharko dute, gehienez 120 hitzetan, euskaraz edo gaztelaniaz.

Lanak apirilaren 19a baino lehen bidali beharko dira (amigosfaroseuskadi@gmail.com
 helbidera), eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu: lehenengoak 100 euro eta itsasargiei buruzko materiala jasoko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek liburuak eta elkarteko artikuluak.

Antolatzaileek adierazi dutenez, lehiaketaren helburua sormena sustatzea eta itsasargien inguruko iruditeria literarioa piztea da.