BIZIKLETA-BIDEA:

Berako hirigunea eta Bidasoako Bide Berdea lotzen dituen bide bat ahalbidetu da oinezkoentzako eta bizikletentzako. Bidasoa ibaiaren ondoan dauden bidexkak erabili dira bide partekatu bat sortzeko. Bide Berdetik etorrita eta San Migel zubia pasata, bideak parke baterantz darama ibiltaria, bertan bizikletentzako autozerbitzua bermatu dute, moldaketa lan txikiak egiteko tresneriarekin. Mahai, banku eta paperontziak ere gonen dira parkean.
Lanek 134.589,98 euroko aurrekontua izan dute eta 133.206,46 euroko dirulaguntza.
PARKEA:

Egurrezko jolas parkean gaurtik aitzinera jolastu ahal izanen da. Oreka-zirkuituak, kulunka bikoitzak, eskalada-multzoak, balantzinak eta malgukiak osatzen dute parke berri hau, Bera eta Etxalarko arkazia egurrez egina izan dena.
Ariketa fisikoa egiteko atal bat ere badago: espalderak, barrak, abdominalen bankuak eta metalezko eta egurrezko beste egitura batzuk barne hartzen dituelarik.
Adineko pertsonentzako ariketak egiteko tresneria ere jarri da, gerria, hankak, bularraldea eta funtzio kardiobaskularrak lantzeko.
Parkeko lanek 66.550,00 euroko aurrekontua izan dute eta 61.096,00 euroko dirulaguntza.