Landan Ekin, Gipuzkoako landa eremuko ekintzailetza eta elkarlana sustatzeko tresna

Aitor Errazkin 2026ko maiatzaren 13a

Gipuzkoako lehen sektorea eraldaketa garai batean dago, eta erronka berriei aurre egiteko elkarlana eta berrikuntza ezinbesteko bihurtu dira. Testuinguru horretan, Landaolak Landan Ekin aholkularitza zerbitzua jarri du martxan, nekazaritza eta elikagaien balio-katean aliantza estrategikoak sustatzeko helburuarekin. Tokiko eragileei laguntza praktikoa eskaintzen die, ideiatik hasi eta proiektua egituratu arte. Gai honen inguruan, Agurtzane Etxaniz, Landaolako kidearekin hitz egin dugu.

Gipuzkoako landa eremuak etengabeko aldaketen aurrean daude: lehen sektorearen jasangarritasuna, belaunaldi erreleboa eta merkatu berrietara egokitzea dira gaur egungo erronka nagusietako batzuk. Horri erantzuteko, Landaola Federazioak Landan Ekin zerbitzua eskaintzen du, landa eremuko ekintzailetza, ko-sorkuntza eta lankidetza indartzeko.

Ekimen hau Landa Ingurunearen Garapenaren 7/2022 Legean jasotzen diren helburu estrategikoekin bat dator; bereziki, landa sare ekonomikoa dibertsifikatzeko eta enplegua sortzeko beharra azpimarratzen duenarekin. Zerbitzuak aliantza adimenduen metodologia erabiltzen du, nekazaritzako elikagaien balio-katean balio erantsia sortu eta tokiko proiektuen lehiakortasuna handitzeko.

Landan Ekin-ek tokiko eragileei aholkularitza eta bidelaguntza eskaintzen die, ideia baten lehen urratsetatik proiektua egituratu eta martxan jartzeraino. Helburua argia da: Gipuzkoako landa eremuan ekintzailetza berriak sustatzea eta elkarlanaren bidez proiektu sendoagoak eraikitzea.

Informazio +