Ez da urtebete pasa Beran azken gazte eguna ospatu zenetik. Modu ezohikoan, urrian gauzatu zuten ospakizuna. Zazpi hilabeteren ostean, bueltan daude Barraskilo Gazte Taldekoak. Aurten ohiko datan kokatu dute gazte eguna, maiatzean.
- 12:00 Bonberenea txarangarekin herriko ostatuetan zehar ibilaldia Ansoneatik hasita.
- 14:30 Bazkaria
- Bingo musikatua
- Ondotik, jokoak
- 19:00 Bonberenean txaranga: Zelai gorria, Uraldea karrika eta Lixoia
- 23:00 Bad Sound System
- Ondotik, Stepi Selektah
Barraskilo 2023an sortu zenetik, denboran zehar mantendu diren ekintza ugari antolatu dituztela aipatu digu Aroa Martinek. Hala ere, ekintza hauek martxan jarrai dezaten, antolakuntzara jende gehiago batzearen beharra ere adierazi du: «Jende gehiago animatu nahi ditugu, taldera jende gehiago batu, ekintza gehiago antolatzeko». Gazte guztiak «ongi etorriak» daudela helarazi die herritarrei.
«Herria bizirik mantentzea da gure helburuetako bat. Gauza hauek gazteentzat eta herrikoentzat antolatzen ditugu. Herri txiki bat de Bera eta ez dugu herria hiltzerik nahi. Garrantzitsua da horrelakoetan parte hartzea, gure harremanak mantentzeko».
Besta egun honetan, herriko gazteen arteko harremanak sustatzeaz gain, bertze hainbat helburu ere badituzte Barraskilokoek:
«Euskara sustatzea, euskaraz solastatzea gure artean, herri euskalduna gara. Ikuspegi feminista daukagu. Talde lana ere sustatzen dugu taldean. Denon artean errespetua, tolerantzia eta bakoitzaren ideiak errespetatzea. Oinarrizko gauzak dira, baina oroitarazi behar direnak».