‘Basoan’ erakusketak bi emakume artistaren arteko elkarlan berezia biltzen du, Hego eta Ipar Euskal Herria arteko zubi artistiko bihurtuta. Ugartemendiak eta Dacostak Donibane Garazin ezagutu zuten elkar 2025ean, eta ordutik natura eta basoa ardatz hartuta lan bateratua garatu dute, hitzak baino gehiago keinuak eta margolanak erabiliz.
Erakusketak bi begirada ezberdin uztartzen ditu: bata Oiartzun inguruko basoetan oinarritua, eta bestea Izuratik gertu sortutakoa. Kolore biziak, pintzelkada arinak eta argiaren bilaketa dira lanen ezaugarri nagusiak.
‘Basoan’ ekimena Gasteizko ARTgia aretoan ikusgai egongo da eta ekainaren 28ra arte bisitatu ahal izango da. Artistek etorkizunean elkarlanari jarraipena emateko aukera ere ez dute baztertzen.