“Errepresiorik EZ!” lelopean, sustengu gaualdia antolatu du U14 kolektiboak maiatzaren 30erako Ttattola Gaztetxea-n. Antolatzaileek azaldu dutenez, jazarpen judizialak ondorio ekonomiko gogorrak ere eragiten ditu, eta horri aurre egiteko elkartasuna eta babesa ezinbestekoak dira.
Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan Xuriatean Txaranga baten animazioarekin hasiko da gaualdia, ondoren, 18:00etan hasiko da, sustengu argazki batekin eta elkartasun mezuarekin. Ondoren, giro musikala nagusituko da Samba Badado, RTZ kolektiboa, Berandu Baino Lehen eta Zikin taldeen emanaldiekin. Antolatzaileek herritarrak parte hartzera eta elkartasuna adieraztera deitu dituzte.