Uda honetan Berako igerilekuak itxiko direla adierazi du udalak

Lizar Elexpuru 2026ko ekainaren 1a

Araudiak betetzeko ahaleginak egin diren arren, aurten ezinezkoa izanen da Nafar Gobernuko 66/2018 Foru Dekretuak zehazten dituen osasun, higiene eta segurtasun irizpideak betetzea. Horregatik, igerilekuak ixtera behartua egonen da Berako Udala.

Udal igerilekuak berritzeko saiakera desberdinak

Araudia betetzeko ezintasunaren aurrean igerilekuak berritzeko saiakera desberdinak egin ditu azken urteetan Berako Udalak. Bizpahiru agintaldietan ahaleginak egin izan dira igerileku berrien proiektua garatzeko. Berako Udalaren komunikatuaren arabera, administrazio publikoetatik jasotako dirulaguntzen batera abiatu dira proiektuak. Zoritxarrez, igerilekuentzako ez da dirulaguntzarik ahalbidetu. Udalak azaldu duenez, "nahiz eta hori lortzeko urratsak jarraitu". Egungo igerilekuak berritu eta araudira egokitzeak 1.5 miloi eurotik goitiko kostua du. Osasun, higiene eta segurtasun irizpideak betetzearen ezintasunak, Berako igerilekuak ixtea dakar, hala beharrez.

Proiektu berria garatzeko asmoa

Igerileku berriak eraiki nahi dira, eta proiektua martxan dago. Toki Ona Institutuaren atzealdeko eremua aukeratu da hortarako. Kiroldegia ondoan egonda, bertako instalazioak ere baliatu ahal izanen dira igerileku berrien mesederako. Lur zati hori erabiltzeko onarpena baieztatu dute, Institutuarekin eta Hezkuntza Departamentuarekin izandako elkarrizketetan.

Alternatibak

Hortaz gain, garraioaren kudeaketan ere esku hartuko dute udalak eta kiroldegiak. Igerilekuaren itxierak zailtasuna suposatuko dio 8-12 urte arteko gaztetxoari, gauzak horrela, garraio ekimen bat jarriko dute martxan: Bizi Tropela ekimena. Monitoreek lagundutako bizikleta martxak bideratuko dira Bide Berdetik arratsaldeetan. Bizikletez gain, autoen alternatiba ere planteatu dute. KarKarCar auto elektrikoa erabiltzeko aukera zabalduko dute igerilekuetara hurbiltzek. Oraindik garraioaren antolakuntza lanekin dihardute, eta xehetasun gehiago eskainiko dituzte aurrerago.

Udalak adierazi du "aurten urrats bat atzera egiteak 2027an bi urrats aurrera egiteko aukera emanen digula. Ea Berak merezi duen ur eta igerileku gune berria lortzerik dugun".