Igande honetan, goizeko 9:00etan, Altzateko Plazatik abiatuko da martxa. Erabakitzeko eskubidea eta identitatearen defentsa aldarrikatzeko egitasmo herrikoia izanen da. Jexux Olaziregik, Gure Esku Dagoko zuzendaritzako kideak eskaini dizkigu egun honen inguruko xehetasunak.
Goizeko 9:00etan abiatuko da martxa Altzateko Plazatik. 12:00etan gailurrera iristeko asmoa dute, ekitaldi xumearekin Larun kaskoa girotuz. Hitzartzeak, bertsolariak eta dantzariak izanen dira bertan. Ondoren, Larungo bentetan zintzurbustitzea egiteko aukera izanen dute bertaratutakoek.
Larun mendia martxarako hautatzea ez da guztiz kasualitatea. Olaziregik azaldu duenez, «gure herria zatikatzen duen muga imaginario hori hautsi nahi dugulako hautatu genuen Larun. Dirudienez, egun garbietan Larundik Euskal Herriko zazpi lurraldeak ikusi daitezke».
«Euskal herritarrei deia lutzatzen diegu, zazpi lurraldeetako euskaldunei gure esku dagorekn bat egin dezaten, erabakitzeko eskubidearen alde, eta gure identitateearen defentsan lanean jarrai dezagun».