Hilabete batez Euskal Herria zeharkatzen duen espedizioa da euskarabentura. Bertan, 16 eta 17 urteko 125 gaztek (Jzioquitqarrak) parte hartzen dute beste 25 begirale, koordinatzaile, erizain, mediku, komunikazio lantalde edo gidarirekin batera.
Aurtengoan ere hainbat dira Bidasotik espediziora joandako Jzioquitar zein urdinak. Amets, Eunate, June eta Lizar Jzioquitarrekin izan ginen igandean Gasteizen, baita, Maddi eta Aitzol espedizioko begirale eta medikuekin ere.
Hasierako egunetan urduritasunak nagusi zen Jzioquitarren artean, nahiz eta, segituan lasaitu eta errez hartu duten espedizioaren martxa. Lehen astea izan ohi da gogorren, oraindik ere non eta zertan dabiltzan kokatu behar izaten dute Jzioquitarrek.
Egunero izaten dituzte une gogorrak, hala nola, esnatu berritan matalazala eta lozakua jaso behar dituztenean; izan ere, nekea egunez egun pilatu egiten da, nahiz eta momentu xamurrak ere egunero dituzten. Besteak beste, azken egun hauetan, Aritz Ganboa artzainaren, Edurne Azkarate aktorearen, Asisko Urmeneta margolariaren edo Ines Osinaga musikariaren bisita jaso dute besteak beste. Era berean, bart, Zeraingo herritarrekin batera afaldu zuten espedizioko parte hartzaileek. Hilabete osoan zehar mahai baten bueltan egiten duten otordu bakarra izan zen atzokoa.
Herri batetik bestera egiten dituzten etapa batzuk besteak baino gozagarriagoak zaizkie Jzioquitarrei. Oso gustukoak izan dituzte, besteak beste, Mauletik Pagolarako bidea edo Sakanan barrera egin dituzten etapak.
Aurreko urteetako Jzioquitarren bisitak ere jasotzen ari dira aurtengo espedizioan. Haiekin egindako elkartrukean antzeko esperientziak izan dituztela baieztatu ahal izan dute eta, beraz, nolabaiteko babesa sentitu dute.
Espedizioak aurrera egiteko, ordea, talde urdina ere funtsezkoa da. Maddi eta Aitzol hendaiarrak espedizioan parte hartzen ari dira begirale eta mediku lanean hurrenez hurren.
Lehen egunetan taldea kohesionatzeko ardura dutela aitortu digute. Batzuetan lan hau zaila izaten da; izan ere, herri ezberdinetako gazteak elkartzen dira, eta, beraz, euskalki ezberdinak erabiltzen dituzte, ondorioz, zenbaitetan elkar ulertzeko zailtasunak izaten dituzte gazteek.
Era berean, aurtengo udaran izaten ari diren beroaldiak direla eta espedizioa behin eta berriz moldatzen ari dira. Etapak laburtu edo bertan behera utzi behar izan dituzte zenbait egunetan. Medikuek, beraz, paper berezia hartu dute egun hauetan. Bero kolpeak ekiditeko gazteei hartu beharreko neurriak irakatsi eta gogorarazi dizkiete besteak beste.