Bikoteka egitasmora aurkeztu zen Martinez. Galtzagorri elkarteak eta Iruñeko Udalak urtero antolatzen duten egitasmoa da. Aste beteko egonaldi bat da idazle eta ilustratzaile batekin; aurtengoan, Arkaitz Kano eta Aitziber Alonso izan dira. Ondoren, bertan sortutako lana Etxepare sarira aurkeztea izaten da asmoa. Bertan parte hartzeko idazki bat aurkeztu zuen Martinezek, ondoren, zortzi idazle eta zortzi ilustratzaile aukeratzen dituzte. Tartean Martinez eta Ruiz aukeratu zituzten. Ondoren Kanok eta Alonsok elkartu zituzten aste osoko lana egiteko.
Martinez eta Ruizek “Afonia” izeneko haur album ilustratu bat sortu zuten. Alargundu berri den amonaren herrira doan haur baten istorioa kontatzen du ipuinak. Ezkilazain zen aitona eta uda horretan irakatsi behar zion kanpaiak nola jo. Eta beraz, aitonaren lagunak izango dira protagonista txikiari kanpaiak nola jo erakutsiko diotena.
Sorkuntza prozesuan Martinezek buruan zuen ipuin batetik hasi zen. Lehen egunean, ordea, ez aurrera ez atzera geratu ziren Martinez eta Ruiz, beraz, bigarren egunean buruan zutena desegin eta berriz ere hasi ziren. Horrela, ia konturatu gabe eta jolasaren bitartez sortu zuten azken lana. Bi sortzaileak herri txikietan hazitakoak dira, hori dela eta, herri txikietan galtze ari diren lanbideekin jolastu nahi izan zuten.
Etxepare saria jaso zuten Martinez eta Ruizek. Galtzagorri elkarteak Nafarroako beste 23 entitaterekin batera ematen duen saria da hau. 5000€ banatzen dituzte eta era berean Pamiela-Kalandraka argitaletxearen eskutik ipuina kaleratu egiten da. Sariaren helburua, kalitatezko euskarazko haur literatura indartzea da. Guztira 26 lan aurkeztu dira eta “Afonia” izan da irabazlea.
Heriotza haurrekin egitasmoaren sortzaile
Haur hezkuntzako gradua amaitzerako orduan Gradu Amaierako Lana egiteko orduan lanera baliagarria izan zitekeen zerbait egin nahi izan zuen Martinezek. Inguruan izandago zenbait heriotzen ostean, lanaren gaia hori izango zela erabaki zuen. Horrela, heriotzaren frikia bilakatu zen Martinez.
Heriotzaren eta doluaren inguruan gehiago formatzen hasi zen. Gaur egun zenbaitetan formakuntzak eskaintzen dizkie ikastetxeetako klaustroei edo zenbait guraso elkarteri. Formakuntza huek helduei bideratuta daude; izan ere, helduei irakatsi nahi die haurrekin heriotzaren inguran nola jardun. Era berean, egunerokoan, dibulgazio lanak egiten ditu @heriotzahaurrekin instagram kontuan.
Martinezek argi du helduek izan behar dutela tabuareki amaitu behar dutenak; izan ere, haurrek egunerokoan heriotzaz hitz egiten dutela argi du. Era berean, hezkuntza sistemak, nahikoa tresna eskaintzen ez dituela azpimarratu nahi izan du.