Euskal Herria Irabaztera! Faxismoari EZ! Lemapean mobilizazioa egingo du Ernai Gazte Antolakundeak datorren irailaren 13an

Amaiur Miguel 2026ko uztailaren 20a

Azken urteetako logikari jarraiki udako kanpainan murgilduta dago Ezker Abertzalearen gazte antolakundea. Donostiako kaleak beste urte batez betetzeko dei egin dute gazte independentistek. Euskal Herria Irabaztera! Faxismoari EZ! lemapean mobilizatzera deitu dute datorren irailaren 13an Donostian. Bulebarretik 13:30tan abiatuko da manifestazioa.

Azken urteetan egin bezala udako kanpainan murgilduta dago Ernai Gazte Antolakundea. Euskal Herria Irabaztera! Faxismoari EZ! lemapean mobilizazioa egingo dute datorren irailaren 13an Donostian. Bulebarretik 13:30tan abiatuko da manifestazioa.

Faxismoaren eta ideia errekazionarioen gorakadaren aurrean aterabide askatzailea proposatzen du ernaik.  Kapitalismoaren fase berri batean sartzen ari garela eta, beraz, dena oraindik eta ezegonkorragoa izango dela ulertzen dute ernaitik. Diskurtso faxista, arrazista edo transfoboei aurre egiteko mobilizatzeko dei egiten dute. 

Gizonezkoen Munduko Futobol Txapelketaren harira espainiar eta frantziar nazionalismoen gorakada nabaria ikusi ahal izan dute eta, beraz, hauei aurre egin diete gazte independentistek, besteak beste, euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko aladarriez kaleak betez.