Goldatzek mobilizazioa deitu du Berako neska batek pairatutako eraso sexistaren harira

Lizar Elexpuru 2026ko uztailaren 31

Pasa den astean Nafarroako herri bateko bestetan neska beratar bat erasotu zuten. Berako Goldatz Talde Feministak abuztuak 1ean kontzentrazioa deitu du 20:00etan, Mukixu zubian.

Berako Goldatz Talde Feministak lanketa sakona egiten du herrian. 2026 honetan lau kontzentrazio deitu dituzte, Euskal Herriko lau emakumeen erailketak gaitzetsiz, eta oroitaraziz, emakumeon* aurkako indarkeria, egiturazko sistema zisheteropatriarkal, kolonialista, arrazista eta kolonialak sostengatzen duela.


Berako Bestak ate joka dituztela deitu dute urteko bosgarren mobilizazioa, oraingoan, eraso sexista bat jasan duen herrikideari elkartasuna adierazteko, erasoa erabat gaitzesteko eta Berako Bestetan ez dutela inolako erasorik onartuko azpimarratzeko.