Integrazio Batzordea bustitzeko gogoz

Antxeta Irratia 2026ko abuztuaren 7a

Seaskako Integrazio Batzordeak, bere ikasleei zuzenduriko surf ikastaro bat antolatu du Hendaiako hondartzan agorrilaren 26an. Ikasgeletatik at, elkartzeko, jolasteko, ongi pasatzeko eta familen arteko sarea areagotzeko helburuarekin antolatzen dute ekimena. Hiru urte dira ideia gauzatzen hasi zirela eta harrera beroa egiten diote familiek.

 

2004. urtean hiru ikaslerekin hasi zen proposamenak, ehun haur baino gehiago biltzen ditu gaur egun Lapurdi, Zuberoa eta Baxe Nafarroako ikastoletan. Ikastola inklusiboa izan dadin sortu zuten Integrazio Batzordea eta helburu berdinarekin jarduten du egunerokoan.

Maripi Toledo elkarteko idazkariak, agorrilaren 26an antolatu duten surf egonaldiaz dioenez, gisa honetako topalekuek, familien “bakardade” sentimenduarekin amaitzeko eta “sarea egiten” segitzeko garrantzia handia dute.

Hendaiako hondartzan izanen da hitzordua eta beren ikasleei eman diete lehentasuna. Haien artean ere gozatu dezaten ikastolatik kanpo. Lekurik geldituko balitz, beren neba-arrenek ere izanen dute horretarako aukera. Hitzordu bat baino gehiago dela seinalatu dute Integrazio Batzordetik.

Heldu den urtean ere, gisa berean segituko dutela adierazi digute.