Zubieta ume bat bertzerik ez zela hasi ziren bere auzoko bestak. Neska koskorra zelarik hasi zen bestetako antolakuntzan laguntzen, eta bertan jarraitzen du. Gaur egun talde anitz batek hartzen du parte prestaketa desberdinetan. Jokoak, afariak, ostatuak edo bertzelakoak aitzinera eramaten.
Jada, badaude urtero errepikatzen diren ekintzak. Kros herrikoia, arratseko musika edo igandeko auzo-bazkaria. Urteak pasa ahala, Agerrako bestak bi egunez soilik ospatzea labur gelditu ziren. Horrela, 25. urteurrenean ortziralearekin hasi zituzten bestak. Hori mantentzen da, eta aurten, lau egunetara zabaldu dute ospakizuna. Izan ere gaur bertan, iluntzeko 20:30 afari autogestionatua deitu dute karpan, eta Agerra Cup ospatuko dute.