Jada aurkezpenean landuko diren gakoak laburbildu dituzte triptiko baten bidez. Suteen prebentziorako argibideak eta suteetatik babesteko aholkuak adierazten ditu informazio-txosten honek.
Babestu zaitez
Etxebizitzaren inguruan babes-eremu bat sortzea aholkatzen du Nafarroako Gobernuak.
- Ez pilatu material erregarririk fatxadaren ondoan.
- Zure lehen defentsa-lerroa lorategia da; erabili erraz erretzen ez diren espezieak.
- Kendu landaredi lehorra eta erraz pizten den materiala 10 metroko perimetroan.
- Garbitu zure jabetzako landaredia, 30 metrora arteko zabaleran.
- Jarri zure barbakoari txispak itzaltzeko gailua eta erre ezin den lurraren gainean jarri.
- Mantendu teilatua, tximinia eta hoditeria garbi
- Izan prest etxebizitzaren kanpoaldean ur-puntuak.
Nola lagundu.
Larrialdi-laguntza taldea: suteen kasuan laguntzen ahal duten/ lagundu nahi duten boluntarioak.
Baso defentsa-taldea: lurra ezagutzen duten abeltzainak, ehiztariak edo profesionalak. Traktoreak, ponpak etab. dituztenak.
Izen ematea:
- Urtero egin zure etxearen autoebaluazioa.
- Parte hartu antolatzen diren simulakroetan eta bileretan.
- Parte hartu antolatzen diren simulakroetan eta bileretan.