Beralandeta eraikinean, arratsaldeko 19:00etan hasiko da hitzaldia. Ernatu zikloa amaituko da orduan. Irailaren 3an eman zioten hasiera ekimenari, eta 21 egunen ostean biribilduko da jarduna.
UEMAk udaberrian hasi zuen Esnatu dinamika, eta Bortzirietan ere Ernatu izenarekin ezagutarazi dute uda bukaeran. Ekimen honen arrazoia ez da edonolakoa, diagnostiko larri zein kezkagarri bat dago gibelean: arnasguneen desagerpenaren arriskua. UEMAk iaz SIADErekin egindako ikerketa soziolinguistikoak dioenez, hamar urteko epean arnasguneak diren herriak desagertuko lirateke. Egoera horrekin kezkatuta, hilabete gutitan, Lurralde Estrategikoa Euskararentzat proposamena eta Esnatu dinamika jarri zituen martxan erakundeak, egoera lehenbailehen iraultzeko asmoz.