Liburuen mintzoa

Liburuan Mintzoa Maite Aizpuruarekin

Antxeta Irratia

Literatur irratsaio honen aldi berri honetako lehen saioko gonbidatua Maite Aizpurua antzezlea izan da, zeina berak eta Infinitudrama konpainiak argitara emandako Herrenaren promesa antzerki-liburua eskuetan hartuta hurbildu baitzen mikrofonora.

Saioan zehar, liburuan argitaratutako hiru antzezlanen inguruko hausnarketak helarazi dizkigu Aizpuruak.

Horrezaz gain, Peru Aranburu literatura zaleak Lekeitiotik euskarara ekarritako Olga Tokarczuk-en Erabili goldea hilen hezurren gainetik eleberria gomendatu zigun.

Herrenaren promesa antzerki-liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan Herrenaren promesak.