Lesakak klima aldaketak basoetan izango dituen ondorioak aztertuko ditu

Aitor Errazkin

Horretarako, Amargun inguruan hiru ikerketa-lursail sortuko dituzte.Ekimenaren helburua baso-espezie desberdinen egokitzapena aztertzea da. Orekanek eta Lesakako Udalak elkarlanean garatuko dute proiektua. Ikerketak etorkizuneko basoen kudeaketa hobetzen lagunduko du.

Lesakako Udalak eta Orekanek hitzarmena sinatu dute Amargun inguruan hiru ikerketa-lursail sortzeko. Guztira, herri-lurretako 3,75 hektarea erabiliko dituzte klima-aldaketak basoetan dituen eraginak aztertzeko.

Proiektuak arboreto bat eta bi erakustoki-lursail izango ditu. Bertan, baso-espezie eta jatorri desberdinak landatuko dituzte, inguruko klima-baldintzetara zein hobekien egokitzen diren jakiteko.

Orekan arduratuko da lanen zuzendaritzaz eta jarraipen zientifikoaz. Lesakako Udalak, berriz, lurrak utziko ditu eta mantentze-lanetan parte hartuko du.

Ikerketa datozen urteetan garatuko da, landareen bilakaera behatzeko eta etorkizuneko basoen kudeaketa hobetzeko. Emaitzek klima-aldaketari aurre egiteko eta Lesakako basoetarako erabaki egokiagoak hartzeko balioko dute.