Altxata elkarteak, herriaren alde egiten duen kultur eta kirol elkarteak», urtean zehar ekitaldi desberdinak antolatzen ditu: pilota edo dantza jaialdiak, gasna-feria, bi urtetik behineko mendi itzulia, kontzertuak, Santa Zezilia eguna, liburuaren eguna, euskararen eguna eta bertze hainbertze ekitaldi.
Udazken sasoian sartu garen honetan, aspalditik datorren ospakizun batez gozatzeko aukera izanen dute Etxalartarrek bertze urte batez. Udazkenero, urriaren hirugarren asteburuan jende andana biltzen da Etxalarko usategietan; dantzaz, jan edanaz, musikaz eta jendarte animatu batez gozatzera. Igandean izaten da hori; hala ere, jada pasa dira urte batzuk Etxalarko gazteek ere igandeko bestaren aitzakia hartuz, beraientzako eta eskualdeko herritarrentzat egun osoko egitaraua antolatzen dutela.
Bezpera, Urriak 17
17:00. Mus txapelketa
- izen-ematea 16:30etatik aitzinera
- 10 euro bikoteko
19:00. Patata tortila txapelketa
- izen-ematea Herriko Ostatuan, urriaren 16a baino lehen, hiru laguneko taldeetan
- Tortila egiteko beharrezko tresnak, talde bakoitzak eraman beharko ditu.
- Osagaiak: Patata, tipula eta arraultzea.Tortila apaintzea baloratuko da.
Afalondoan Bingo musikatua
00:00. Olgetan erromeria.

Igandea, Urriak 18
Goizez taldoak Lizaietan (Eguraldi onarekin)
18:00-22:00. Dantzarien aldeko ostatua, bokatak eta taloak frontoian
19:00. Puro Relajoren kontzertua
20:00. Zozketa erraldoia