Bidasoa Digitala programaren 2025/2026 edizioari amaiera eman diote Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin. 2021az geroztik, ekimenak eskualdeko 41 enpresari lagundu die digitalizazioan aurrera egiten eta lehiakortasuna hobetzen.
Azken edizioan, 14 enpresak hartu dute parte, datuen kudeaketa ardatz hartuta. Helburua da enpresek eguneroko jardunean sortzen duten informazioa hobeto aprobetxatzea, prozesuak optimizatzeko, erabakiak hobetzeko eta negozio-aukerak identifikatzeko.
Programak diagnostiko digitalak, hobekuntza-planak eta soluzio teknologikoak zehazteko laguntza eskaintzen du. Gainera, parte hartu duten enpresen % 78k digitalizazio-proiektuetarako laguntza publikoak eskuratu ditu; guztira, 117 laguntza eta 1,3 milioi euro baino gehiago.
Bidasoa bizirikek programaren bidezko aholkularitza eta jarraipen pertsonalizatuarekin jarraituko du, enpresen beharretara egokituz eta adimen artifiziala bezalako tresnek eskaintzen dituzten aukerak kontuan hartuz.